Igo
  • 2017/05/19

Datorren domekan “Urrezko Aizkolariak individual 2017”ko finalerdia Galdakaon jokatuko da eta bertan Aitzol Atutxak parte hartuko dau

Datorren domekan, 12:00etan hasita, Kurtzeko plazan, "Urrezko Aizkolariak individual 2017"ko finalerdia jokatuko da, Bizkaiko ordezkari bakarra Aitzol Atutxa II bertan dala. Aurrez aurre Rubén Saralegi eta Donato Larretxea nafarrak izango dauz.


Aurretiaz, II. Memorial Pastorkua (Harrijasotze txapelketa) jokatuko da, José Ramón Iruretagoiena (Izeta II) Joseba Ostolazaren aurka.


Kurtzeko plazan prestatu dan guneko sarrera doakoa da.