Igo
  • 2017/07/17

Datorren asteartean amaituko da jaietako pregoilaria herritarrek aukeratzeko epea

Herritarren parte-hartze prozesuan, zaindari-jaietako pregoilaria aukeratzeko epea  datorren asteartean, uztailak 18, amaituko da. Prozesua udalaren web-orrian zabalik dago (www.galdakao.eus).


Prozesua gutxieneko zorroztasunarekin egiten dela ziurtatzeko, emandako botoa kontuan hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik dagokion identifikazio-datuak betetzea.


Lehen etapa batean, herritarrek hautagaiak aurkezteko aukera izan zuten udalaren webgunean, eta horrela egin zuen Jai Batzordeak berak ere. Hautagai guztien artean lehen bozketa bat egin ostean, orain herritar guztiek pregoilaria hautatzeko aukera izango dute bost hautagai bozkatuenen artean.


Hori horrela, honako hauek dira bost hautagaiak (hautagaitza Jai Batzordearena den edo herritarrek webgunearen bitartez aurkeztu duten zehaztu dugu):


Borja eta Estafania (herritarrek webgunearen bitartez aurkeztutako hautagaitza): Espainiako dantza txapelketetan hainbat domina lortu dituzten anai-arrebak.


Gure Esku Dago (herritarrek webgunearen bitartez aurkeztutako hautagaitza): Herritarrek erabaki hartzeetan aktiboki parte hartzeko duten eskubidea defendatzeagatik.


Alfonso Postigo (Jai Batzordearen proposamena): Espainiako kirol egokituko txapelketetan banaka zein taldeka hainbat domina lortu dituen txirrindularia.


Miren de Regil (Jai Batzordearen proposamena): Espainiako gazte mailako txapelketetan hainbat domina lortu dituen 19 urteko atleta. Bizkaiko errekorraren jabe da hainbat probatan.


Zizpa Gazte Elkartea (Jai Batzordearen proposamena): 25 urte bete dituen honetan, Galdakaoko gazteen alde egindako lanaren aitortza gisa.


Boto gehien jasotzen dituen proposamena aukeratuko da. Boto gehien jasotzen dituen aukera pertsona bat bada eta ez elkarte bat, pregoilariarekin batera beste sexuko pertsona bat ere izendatuko da txupinazoa botatzeko.