Igo
  • 2017/11/13

CD Galdakaok puntu bat lortu eban Etxebarrin, sari txikiegia partiduan izandako nagusitasuna ikusita

CD Galdakaok puntu baliotsua lortu eban Etxebarrin (1-1) joan dan zapatuan, baina zapore gazigeza be badauka horrek, partiduan izandako nagusitasuna ikusita etxera emaitza horregaz etortean. "Dinamitariek" lidertzan jarraitzen dabe bakarrik, Lurraldeko Ohorezko Dibisioan.


Etxebarriko taldeak okasio bat nahikoa izan eban tanto bat sartzeko. Iñaki Larrearen jokalariek, ostera, okasio mordo bat izan eben, baina Pollik estrategiako jokaldi batean sartutako golaren saria baino ez eben jaso. Bardinketa lortu aurretik, Erik, Eleder eta Jon Vázquezen okasioak kamuts atera ziran.


Emaitzaz batera, gauza positiboena izan zan Beñat López joko zelaira bueltau zala, aurre-denporaldian jasandako lesio larriaren ostean, matraila eta sudurra hiru lekutan hautsi ebanean.