Igo
  • 2017/11/14

Bisitaldia Konpostegira eta sukaldeko olioa bereizteko inbutuen banaketa, Galdakaoko Hondakinak Prebenitzeari buruzko Europako Astean

Galdakaoko udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Arloaren bitartez, laugarren aldiz bat egingo du Hondakinak Prebenitzeari buruzko Europako Astearekin, Konpostegira bisitaldia ( konpostatze lantegia) eta sukaldeko olioa bereizteko inbutuen banaketa eginez.



5. edukiontziaren bitartez biltzen dena eta Bizkaiko inausketako hondakinak tratatzen dituen konpostatze-lantegia den Konpostegira bisitaldia azaroaren 23an (osteguna) izango da; irteera Galdakaotik 16:30ean. Interesatu guztientzat zabalik dago, baina aurretik inskripzioa egin beharra dago, ondoko bideren bat erabiliz: Esan bulegoa, e-mail bat bidaliz esan@galdakao.net edo ondoko telefonora deituz: 944 010 500.



Bisitaldi honen helburua da herritarrek hondakinen frakzio desberdinen destinoa eta trataera zein den ezagutzea. Trataera-lantegi batera egiten den bigarren bisitaldia da, hain zuzen be, ontzi arinen frakzioa bereizten duen Bizkaiko Zabor Birziklategia (BZB) 2015ean bisitatu ondoren. Ekintza garrantzitsua da hondakinak sorlekuan bereizteaz kontzientziatzen jarraitzeko. Izan ere, ekintza horrekin herritarrek ezagut dezakete bertatik bertara hondakinak nora doazen eta animatzen du bereizteko ohitura on hori manten dezagun.



Konpostegi, etxeetan eta komertzioetan sortutako hondakin begetalak egoki bereiziz, Bizkaiko herritarrek egunero egiten duten ahaleginarekin hasten den prozesuaren azken katebegia da. Edukiontzi edo buzoi marroian utzitako hondakin begetalak bildu ondoren Alonsotegiko Konpostegira eramaten dira. Lantegi horretan hondakinak inausketako hondakinekin nahasten dira eta konpost bihurtzen dira, hau da, lurzoruen emankortasuna eta estruktura handiagoa izateko ongarri organiko ezin hobea. Era horretan, bildu diren hondakin begetalen %100 aprobetxatzea bermatzen da.



Gainera, aurten, Galdakaoko udalak sukaldean erabilitako olioa bereiztea finkatu nahi du, plastikozko botila estandarretan bildu ahal izateko inbutuak banatuz.



Jarduera hauek, azaroaren 18tik 26ra bitartean egingo den hondakinen prebentzioari buruzko Europako Astearen edizioarekin batera egingo dira, hain zuzen ere, hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea bultzatzeko helburu nagusiarekin.



Azken batean, birziklatzen laguntzeko etxean egiten den hondakinak bereizteko ahalegin txiki hori eta, noski, behar den edukiontzian uztea, errentagarria da udalerriarentzat eta, ondorioz, etxeentzat ere.



"Azken urteotan ahalegin handia egiten ari gara hondakinak gaika biltzeko zerbitzuak ezartzeko. Orain, edukiontzi desberdinak erabiltzen parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu behar dugu. Izan ere, hondakinak sortzen ditugun heinean, bereizketa egiteko ardura dugulako, ondoren birziklatu ahal izateko", seinalatu du Iraunkortasun eta Parte-hartze arloko zinegotzia Ruben Seoanek.