Igo
  • 2017/03/16

Bisitaldi gidatua Urretako zabor-bilketa pneumatikoaren zentralera

Bilketa-sarearen hedapena amaituta buzoi barriak erantsi dira Zabalean. Hor dala eta, Galdakaoko udalak bisitaldi gidatua antolatu dau martiaren 28an, 19:00etan, Urretako hiri-hondakinen bilketa-sistema pneumatikoaren zentrala ikusteko, sistemaren funtionamentua "in situ" azaltzeko eta, bide batez, egoki erabiltzea kontzientziatzeko.


Bisitaldi gidatu hau jente guztiarentzat zabalik dago, hogei personarentzat, aurretik egin diranean lez. Gura dauenak e-mail bat bialdu behar dau ondoko helbidera: esan@galdakao.net, izen-abizenak eta telefonoa adierazoz.


Bisitaldi hau dator Galdakaoko udalak, bilketa-sarearen hedapena dala eta, martxan jarritako informazio-kanpainaren osagarri gisa. Bertan informazio-liburuxka banatu da sistema erabiltzeko gomendioak azalduz.