Igo
  • 2017/11/14

Bereziki euri sasoian Aranzelaiko urtegian egin behar izaten dan uren hustuketa hobetzeko obrak hil honetan amaituko dira

Bereziki euri sasoian Aranzelaiko urtegi inguruan egin beharreko uren hustuketa hobetzeko obrak hil honetan amaituko dira, batez be Urreta auzoari eragiten deutsiena. Aurreko gainezkabidea egoera prekarioan egoan azken zatia galdu ondoren.


Obrek 66.000 euro inguruko aurrekontua izan dabe.


Urtegiak ezpain finkodun gainezkabidea dauka, urtegian sartzen dana, isurketak luzera handiagoa izan dagian. Honegaz lortzen da urtegiko isurketaren altuera txikiagoa izatea eta urak ubidean bertan kontzentratzea, puntu honetan uraren kota igoz.


Urtegira heltzen dan ur-hustuketako puntua gainezkabidea da. Izan be, erreka desbardinen emari guztia urtegian biltzen da eta puntu horretatik husten da. Urtegi horren gainezkabidea hondatuta egoan.