Igo
  • 2017/10/26

Berbalagun proiektuan izena emoteko epea zabalik dago, igaz 197 personek parte hartu ondoren

Berbalagun proiektuan parte hartzeko inskripzio-epea zabalik dago honezkero.


Berbalagun egitasmoaren bitartez, euskaldun zahar eta barriak alkarregaz erlazionatzen dira: batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dagien, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Azken batean, helburua herritar guztiei euskaraz bizitzeko aukera eskeintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.


Maiztasuna: talde bakotxak astean ordubete


Talde batean baino gehiagotan aritzeko aukera dago


Ordutegia: aukerakoa


Matrikulazioa: doakoa


INSKRIPZIOA


BERBALAGUN Tel: 607 146 855 (Deitu edo whatsappa bidali) E-posta: galdakao_berba@aek.eus Blogean: hegouribe.blogspot.com


Udalaren Euskara eta Hezkuntza arloa


Torrezabal Kultur Etxea, 2. solairua


Tel. 944010540


hezkuntza-euskara@galdakao.net


Galdakaoko Udal Euskaltegia


Mugaburu 6


Tel. 944566174


euskaltegia@galdakao.net



Hamabigarren ikasturtea hasiko dau Galdakaoko Berbalagunek, zazpigarrena Basaurikoak.


Berbalagun programak euskaraz bizi nahi daben horreei, bizitza bere osotasunean euskaraz egiteko pausuak emoten laguntzen deutsie. Izan be, euskaldun barriei ikasitakoa praktikara eroateko zubi lana bikaina izateaz gain, euskaraz bizi nahi daben euskaldun osoei euren ingurua euskalduntzen laguntzeko lanabes ezin hobea da.



Galdakao eta Basauriko udalek, udal euskaltegiek, AEK-k eta, Basauriren kasuan, Hizkuntz Eskolak bat egin eben, proiektuari bide egokia emon gurean.



Euskaldun osoak eta euskaldun barriak alkartuz, sare euskalduna josteari ekin eutsien aspaldi, eta gure herrietan modu naturalean euskaraz arlo guztietan bizi arte josten segituko dabe.



Datuak begiratuta, Galdakao eta Basauriko Berbalagun proiektuetatik 500 lagun inguru ibili dira urte honeetan guztietan. Azken ikasturtean (2016-2017) 197 lagun ibili ziran 24 berbataldetan banatuta, 6-8 pertsonez osatutakoak.



Berbalagun proiektuari buruzko informazio gehiago: www.galdakao.eus