Igo
  • 2017/02/13

BBKren erakusketa ibiltaria Galdakaora heldu da jardueraz betetako plataforma bategaz

BBK Tour erakusketa ibiltaria Bizkaia zeharkatzen dabil, entitadeak egiten dauzen ekimen sozialak erakutsiz. Galdakaora gaur ailegau da eta datorren barikura arte, otsailak 17, Kurtzeko plazan egongo da.


Erakusketa plataforma ibiltari ikusgarri batean muntatuta dago eta bertan jarduera parte-hartzaile eta ludikoak garatzen dira funtzio anitzeko bost eremutan, gai desbardinak landuz, dinamizatzaile batek gidaturik. 140 metro karratu daukaz erakusketa ibiltari honek, eta 2017. urtean zehar 35 herri desbardinetan ikusi ahal izango da.


Erakusketak 5 eremu nagusi daukaz, eta berorreetan BBKk -Ongi etorriaren Gunean- gaur egunera arteko historia kontatzen deusku. Izan be, oraingo hau ez da jada banku bat, balio sozialeko ekimenak egiten dauzen Fundazioa baizik. Horreek ekimenak dira, hain zuzen be, erakusketaren ardatza, erdian 4 aurpegiko totem bat dauka eta bertan 4 eremu tematikoak banatzen dira:


Gune Gorria: Familia eta haurtzaroa eta helduaro aktiboa


Gune Berdea: Mendekotasuna eta desgaitasuna. Hirugarren Sektorearen sustapena


Gune Urdina: Kultura, sormena eta innobazioa


Gune Laranja: Trebakuntza eta Enpleguaren sustapena


Erabat interaktiboa eta multimedia dan ibilbide horretan, BBKk egiten dauzen ekimenak ikusi leiz, prestakuntza bekak eta laneko praktiken bekak, autoenplegutako laguntza, jarduera eta programa sozio-kulturalak, Euskararen sustapena, garapen jasangarria eta ingurumenaren zaintza edo mendekotasun fisikoa, psikikoa edo intelektuala daukien personentzako laguntza.


Bisitaldi gidatuak egiteko, aurrez erreseba egin behar da helbide elektronikoz, frias@alegria-activity.es, edo telefonoz: 900 102 208.