Igo
  • 2017/10/31

Azaroko XXVI. Musika astean sei kontzertu eskeiniko dira

XXVI. Musika Astea, azaroaren 20tik 26ra, Galdakaoko kultura-eskeintza nagusia bihurtuko da eta programan sei kontzertu eskeiniko dira publiko guztientzat. Gogoratu beahr dogu urtez urtez publikoaren erantzuna nabarmentzekoa dala.


Prezioak arrazoizkoak (3 euro) eta inguruan katxe oneko taldeak parte hartuta, Musika Astea urtero erakargarriagoa izatea lortu da.


Aintzane Urkiza erakunde autonomoko presidenteak azpimarratu dau Musika Eskolako irakasleen eginkizuna, ekimen hau urtero antolatu ahal izateko, zentroan egiten dan lana balioan jarriz eta bertan 500 haurrek ikasten dabela aintzat hartuz. Aitorpen hau, Jou Eskolako zuzendariak be aitatu dau eta, ondoren, XXVI. Musika Astearen nondik norakoak aurkeztu ditu, talde bakotxaren ezaugarriak emonaz: "Urtero lez, gitxiagogaz gehiago egin gura dogu. Uste dogu aurtengo honetan be karte borobila geratu jakula eta ikusle guztiei asko gustauko jakela".


Aste Nagusiko programa ondokoa da:


- Astelehena, hilak 20 (19:30. Musika Eskolan. Doakoa):


BILBO SAX QUARTET    Saxofoi laukotea. XX. mendeko bidaia musikala aurkezten dute. (Kontzertu hau, ohikoa denez, musika-eskolako aretoan izango da). Aforo mugatua.


- Martitzena, hilak 21 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


ARIMA KAMERATA   Musika klasikoa.


- Eguaztena, hilak 22 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


FETEN FETEN Munduko musikak.


- Eguena, hilak 23 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


KHAMI "Bazzque World Sounds" Euskal musika, World music eta jazzaren arteko fusioa.


- Barikua, hilak 24 (19:30. Torrezabal Kultur Etxea. 3 euro):


ROCK & KIDS Umeentzako kontzertu didaktikoa. Euskaraz.


- Domeka, hilak 26 (13:00. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera librea): DACAPO MUSIKA BANDA