Igo
  • 2017/03/16

Argentinako “Cápsula” taldea Galdakaoko taldeakaz batera joko dau apirilaren 8an

Zuzeneko saioakatik ezaguna dan "Cápsula" rock underground taldeak Galdakaon joko dau estreinekoz apirilaren 8an, Torrezabal Kultur Etxean (21:30ean), Bertoko bandak eta Jona Exposito&Semejantes (eskualde mailako Rockein lehiaketako finalistak) herriko taldeakaz batera.


Musika proposamen barri honetarako sarrera librea izango da eta modu horretan Torrezabaletik herriko taldeak ez ezik erabilera anitzeko kontzertu-gela be balioan jarri nahi da. Gune barriztu hau Rosendo Mercado-k estreinatu eban 2015eko abenduan.


Koldo Goioaga Gazteria saileko zinegotziak ekimen barri hau aurkeztu dau gaur, Galdakaok eskeintzen dauen musika-taldeen harrobia azpimarratuz, baina kartelari gainbalio emoteko jiran dabilzen taldeakaz osabetez, kasu honetan, Cápsula-gaz.


Izan be, Cápsula banda Argentinako Buenos Airesen sortu zan 1997. urtean rock undergroundetik abiatuta, Martín Guevara parte-hartzaile dala, gitarra eta ahotsa. Euren zuzeneko emanaldi zirraragarriak ospetsuak dira eta Europako eszenatoki garrantzitsuenetan jo dabe.