Igo
  • 2017/04/25

Areto Dantza Taldeak hilaren 30erako Apirileko Feriaren edizino barria antolatu dau Galdakaon

Areto Dantza Taldeak hil honen 30erako, domeka, "Apirileko Feria"ren edizino barria antolatu dau Galdakaon. Urreta HIn izango da 11:45ean hasita.


Antolakuntzan parte hartzen daben ondoko alkarte edo talde desbardinen saioak kontuan hartuz egin da programa:


. Erabide emakumeen kultur alkartea.  Sevillanak.


. Aires rocieros taldearen saioa. Cádizko tangiloak eta Kopla.


. Ilusiones taldeak, sevillanak, pasodoblea eta alegriak dantzatuko dabez. Areto Dantza Taldeak Koreografia Flamenkoa egingo dau, festan dantzan gozatu eta parte hartu gura daben guztientzat.


Alkarteek kasetak jarriko dabez eta bakotxa bere janariagaz joango da eguna pasetan. Areto Dantza Taldea alkartetik komentatzen dabe gura daben guztiek janaria eroan eta kaseta jarri leikiela, festa egun bat pasetako eta dantzaz gozatzeko. Era berean, topaketa honetan parte hartu gura daben guztiei be konbita egiten deutsie.