Igo
  • 2017/11/02

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen barriak dakarz azarorako

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak ditu azorako, Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestatuta.


Ildo horretatik, azaro honetan, proposatzen da kultura-bisitaldia Durangoko astronomia gelara (azaroak 21. Inskripzioak azaroaren 13tik hasita), ibilaldia Neberondoraino, Urkiolako parke naturaletik hur (azaroak 30. Inskripzioak hilaren 17tik hasita).


Zahartzaro aktiboaren "Zelan bizi luzaroago eta hobeto" programa barruan, ondokoa eskeintzen da:


. "Ictus"ari buruzko hiltzaldi zikloa


. Hitzaldia Zainduzekin lankidetzan.


. Italiako Berpizkundeko pinturari buruzko ikastaroa.


Era berean, informatikako ikastaroak mantentzen dira KZguneetan, baita informazio-zerbitzua iraunkorra be.


Programa osorik ikusteko: www.galdakao.eus