Igo
  • 2017/02/03

Adinekoentzako jarduera-programa interesgarria otsailerako

Adinekoei zuzenduta jarduera-programan ekimen barriak eskeintzen dira otsailerako, hilero-hilero aukera sorta desbardinak antolatuz, Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak eginiko proposamenei esker.


Zentzu horretan, 2017ko otsailerako, bisita bat BECera proposatzen da, diseinu eta ekipamendu aldetik mundu mailan azoka-gune modernoetako bat. Ibilaldiaren proposamena, oraingo honetan, Ondarroa-Lekeitio izango da. Zahartze-aktiboaren atalean, Berpizkunde italiarrari buruzko ikastaroa eskeiniko da.


Era berean, KZguneetan informatika ikastaroak mantentzen dira eta etenbako informazio-zerbitzua eskeintzen da.


Programa osorik hemen konsultau lei: www.galdakao.net