Igo
  • 2017/05/03

Adinekoen jarduera-programak proposamen desbardinak daukaz maiatzari begira

Adinekoen jarduera-programak, Galdakaoko Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestatutako proposamen desbardinak antolatu dauz maiatzerako.


Horren harira, eta maiatz honetan, Santurtzira bisitaldia proposatzen da (inskripzioak, maiatzaren 12tik hasita).


Era berean, La Arenatik ibilaldi bat proposatzen da eta aurreikusita dago kultur-zirkuitu bat egitea Kataluniatik (irailaren 25-30. Inskripzioak, ekainaren 5ean hasiko dira).


Maiatzaren 31n, gimnasia-saio bat antolatuko da adineko persona guztientzat zabalik, 11:00etatik 13:00etara, Ardanza Lehendakariaren plazan.


Adinekoen zahartze aktiboaren atalean, "Iktus"ari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu da, Hitzaldiok auzo-alkarteen lokaletan izango dira, maiatzaren 10etik hasita.


Hitzaldi-zikloa. Zainduz programagaz lankidetzan, menpekotasuna daukien personen zaintzari buruzko hitzaldi-zikloa burutuko da. Maiatzaren 11n (Etxea Anaitasuna Alkartea) eta maiatzaren 25ean (Izarra Alkartea).


Era berean, informatika ikastaroak mantenitzen dira KZguneetan, baita informazio-zerbitzu iraunkorra be.


Programa osorik ikusteko hemen: www.galdakao.eus