Igo

Administrazioa

Euskara arloaren lanean bi dimentsio bereizi behar dira: barne dimentsioa eta kanpo dimentsioa. Barne dimentsioak udaleko dinamikekin zerikusia du, eta bestea, udalerriko dinamikekin lotuta dago.

Kanpo dimentsioa: Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

Galdakaoko Udalak, euskararen bidean aurrerapausuak emateko zenbait plan estrategiko izan ditu azken urteotan. Gaur egun, esaterako, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana du indarrean. Eta Euskara zerbitzuaren zereginetako bat da Plan horretan aurreikusitako esparruetako ekintzak diseinatu eta betearaztea, herri-eragileekin osatutako Aholku Batzordearekin elkarlanean.

Aholku Batzordean parte hartu nahi baduzu:
944010540
zuztarretatik@galdakao.net

Barne dimentsioa

Bai 1989ko Euskal Funtzio Publikoari buruzko legeak, bai 1997ko Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen dekretuak finkatutako helburuak betearaztearekin zerikusia du. Beraz, bi funtzio nagusi bermatu behar dira dimentsio honetan: hizkuntza normalkuntzarako plana diseinatu eta betearaztea, eta erabilera plana diseinatu eta betearaztea.

ESEP (202 Kb-pdf)

Udal Araudia (51,9 Kb-pdf)

Estilo liburua (848 Kb-pdf)

Arlo sozio-ekonomikoa

Euskararen biziraupenerako ezinbestekoa da arlo sozioekonomikoan eragitea, eta eremu horretan aurrerapausoak ematea.

Merkataritza

Udaleko Euskara arloak doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eskaintzen du (baldintza batzuen arabera). Era berean, kanpo-errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzearren diru-laguntzak bideratzen ditu...

Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua (134 Kb-pdf)

Hizkuntza-paisaia (123 Kb-pdf)

Kartelak:

Bardinean, euskeraz!

Herrian, euskaraz egiten den zerbitzua eskaini eta ezagutzera emateko tresna sinple eta eraginkorra da Bardinean, euskeraz! Azken batean, zenbait zereginen eskaintza iragartzeko tresna dugu. Aplikazioak euskarazko zerbitzua eskaintzen duenaren datuak jaso, galbahetu eta zerbitzua euskaraz gura duenaren esku ixten ditu, interesdunen arteko harremana erraztu eta arinduz.

Informazio gehiago HEMEN

Ume-jagolea
Aisialdi begiralea
Kirol begiralea

Aisia eta kirola

Udalekuak

Hiri-udalekuen bitartez uda garaian aisialdirako euskarazko alternatiba eskaintzen da, hezkidetza, integrazioa eta normalizazioa bultzatuz. Apustu garbia egiten da ikastetxe, auzo, jatorri nahiz kultura ezberdinen arteko elkarbizitzaren alde; Egitasmoaren oinarrietako bat hezkuntza bera da: sormen-ekintzen garapenean eta jolasean zedarritzen dena. 3 eta 11 urte bitarteko haur-gaztetxoei zuzendutako ekimena. Urtean-urtean eskaintza ugaria eta aberatsa herriaren esku jartzen da, haur eta gaztetxoek euskaraz eta euskararekin goza dezaten.

Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida (2,25Mb-pdf)

Eskuorria-folleto 2016 1
Eskuorria-folleto 2016 2
UDALEKUAK 1
UDALEKUAK 2
UDALEKUAK 4
UDALEKUAK 5

Udalekuak abestia

Ludotekak

Galdakaoko ludotekeen bloga

Ludotekak, haur eta gazteentzako prestatutako ekipamendu soziokulturalak dira, eta ludoteka zerbitzuaren eginkizun nagusia jokoaren bidez haurraren nortasuna garatzen laguntzea da, beti ere giro euskaldun eta erakargarrian. Horretarako, haur jokoak bultzatu eta suspertu egiten ditu. Erabiltzaileei beharrezko elementu materialez gain, jokorako beharrezkoak diren laguntzak eta lagunak eskaintzen dizkie. Galdakaon HH2-LH6 adin tarteko haurrei zuzenduta daude ludotekak.

Helburuak:

  • Eskola orduz kanpo euskarazko zerbitzu edo gune iraunkorrak eta egonkorrak bultzatzea.
  • Eskola orduz kanpo euskararen presentzia eta erabilera sustatzea.
  • Haurren harremanak euskaraz garatzea, hizkuntza ohituretan eraginez.
  • Euskarazko aisigune eta bilguneak sortzea.
  • Umeen garapen osoan laguntzea: maila afektiboan, kognitiboan eta psikomotorean.
  • Aukera berdintasuna. elkartasuna, errespetua, integrazioa... lantzea.
  • Generoen berdintasunean hezteko estrategiak lantzea.
Argazkia ludoteka 1
Argazkia ludoteka 2
Argazkia ludoteka 3
Argazkia ludoteka 4

Ludotekak - topaguneak (63Kb-pdf)

Inskripzio-orria (110Kb-pdf)

Udagoineko uzta:

Egitasmo honek udalerriko kale eta bazterretara eraman nahi du euskara, bai ahoz, bai idatziz. Are gehiago, euskararen erabilera sustatu ezeze, elikatu gura da, eta ahal den heinean, xede horien alde behar egin duten herritarrak goratu.

Udagoieneko uzta: Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, Xabierko Frantzisko egunean, baina data horren jatorria Eusko Ikaskuntza erakundeari estu lotzen zaio. Lehenengo Euskararen Eguna 1949an ospatu zen, ipar Euskal Herrian, Euskaltzaleen Biltzarrak bultzatuta; bai eta Paris, Mexiko, Caracas, New York eta beste hainbat lekutan ere. Geroztik, urtero egin da egunaren ospakizuna. 1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak egunaren berrindartzeko proposamena egin zuen. Diasporako euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen eguna izendatzea erabaki zuten.

Galdakaoko udalak ere urtero antolatzen du ekintza programa, herriko zenbait herri-eragilerekin elkarlanean.

Programa 2015 (282Kb-pdf)

Berbodromoa

Berbodromoa

Udagoieneko uzta: Galdakaho, ahoz ahoko azoka

Abenduan antolatzen den azoka honek euskal kulturgintza ezagutzera ematea du helburu nagusien artean. Baina horretaz gain, herritarrentzat elkargune eta topagune ere izan nahi du. Oinarrian euskal liburu, musika, produktu, eta orokorrean ondarea bera ezagutzera eman nahi duen azoka dugu Galdakaho, ahoz ahoko azoka. Horrexegatik herritarren inplikazioa lortu nahi da, modu horretan, produktu baten hartzaile izatetik eragile izatera heldu daitezen. Euskararen arnasgune bilakatu nahi da Galdakaho. Azokarekin batera, hainbat jarduera osagarri antolatzen dira: liburu sinadurak, Ipuinen maratoia, Booktube lehiaketa, musika, bakarrizketak, aurkezpenak, ikuskizunak, etab.

Ipuin kontaketa
Booktuberren dantza
Liburu sinadura
Aurkezpen eguna

Programa (987Kb-pdf)

Udagoieneko uzta: Egutegi didaktikoa

Urte batzuk dira Arloak Udal egutegia egiten duela. Urteotan asko izan dira landu diren gaiak; danak, baina, euskararen jabekuntzarekin lotu izan dira apropos.

2000koa izan zen Arloak landu eta argitaratu zuen lehenengo egutegia. Ordurik hona egutegiotako ardatz izan dira: literatura, hizkuntza jolasak, ariketak, olgetak, aho-korapiloak, errefrauak, bertsolaritza.

Egutegiotako edukiak landu eta itxuratzen parte hartu dute, besteak beste: Patxi Zubizarreta, Yolanda Arrieta, Xabi Paia, Andoni Egaña, Txelu Angoitia, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Angel Domínguez, Raul Domínguez.

Urteokaz udalerriko ondarea gizarteratu gura izan da egutegiarekin, eta ahalegin horretan egin dira azken urteotako egutegiak.

Aurrerantzean ere asmo berari eutsi gura zaio, eta ahalegin berezia egin ondare etnografikoa (eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiei lotutako ekintzak eta errituak.), lexikala (berbak, esaera zaharrak, esamoldeak.) eta etnolinguistikoa (kantak, ipuinak, bertsoak.) batu, gorde eta zabaltzeko.

Egutegia 2016 (2,17Mb-pdf)

Udagoieneko uzta: Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena orduan, eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.

Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak.

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.

Informazio gehiago: www.katalogoa.eus

katalogoa 2015-2016.pdf (8,20Mb-pdf)

Prentsa oharra elebiduna 2015 (24,8Kb-pdf)

Kirola

Erabileraren esparruan eragiteko derrigorra da erabileraren euskarrietako bat indartzea. Derrigorra da udalerriko ume eta gazteekin lanean ari diren monitoreei hizkuntzaren kudeaketarako tresnak ematea, eta bide horretan udalerriko monitoreei formazio berezia ematen zaie, bai hizkuntza jarrera nahiz ohituretan bai hizkuntzaren kudeaketan. Hala bada, udalerriko kirol eta aisialdi taldeekin batera esku-hartze bereziak antolatu dira taldeetako monitoreei formazio teoriko-praktikoa emateko eta denboraldi hasierako lan saioetan bereziki (kirola) nahiz urtean zehar (aisialdia) ikastaro bereziak jaso ditzaten. Izan ere, profesionalen prestakuntzan urri eta urrun da euskara. Kirol askotako entrenatzaile-ikastaroetan, esaterako, euskarak ez du sarbiderik. Entrenatzaile eta monitore euskaldunik gabe zaila da kirola euskalduntzea. Are eta zailago hizkuntza ohituretan eta jarreretan inolako formaziorik ez daukatenean.

Argazkia Kirol 1
Argazkia Kirol 2
Argazkia Kirol 3