Agenda

Berdintasunerako XIII. Jardunaldiak (2017/11/14 - 2017/11/15)

Galdakaoko Berdintasun Jardunaldietan “emakumeen memoria historikoa eta kolektiboa berreskuratu nahi dauz aurtengoan

Datorren azaroaren 14an eta 15ean, XIII. Berdintasun Jardunaldietarako doako inskripzioa egiteko epea zabalik dago. Torrezabal Kultur Etxean burutuko da "Emakumeen memoria historikoa eta kolektiboa berreskuratuz" izenburupean.

Begoña Ormaetxe, Berdintasun arloko zinegotziak jardunaldiok aurkeztu dauz: "lan egingo dogu emakumeek historian zehar bete daben paper garrantzitsua ikusarazteko. Izan be, gizateriaren erdia bagara be, ezezaguna edo ahazturan geratu gara. Historia zelan eta nortzuk idazten dabenaz hausnartuko dogu".

Ormaetxe andreak gaineratu dau: "Intentaremos llegar a los lugares escondidos donde hemos estado las mujeres, esas labores importantes y banalizadas, ese sufrimiento en las épocas de crisis, cambios, posguerra, etc. que no han importado o no han querido que importen", eta jardunaldiek izango dauan barritasun batean jarri dau azpimarra: zuzeneko emankizuna, streamingean, Youtube bitartez.

Jardunaldiak azaroaren 14an hasiko dira, irekiera saio bategaz, bertan Galdakaoko alkatea Ibon Uribe, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru-diputatua eta Emakunderen zuzendari Izaskun Landaida jaun-andreek parte hartuz.

Ondoren, jardunaldiak eurak garatuko dira, lehen mailako hizlarien parte-hartzeagaz. Programa ondokoa:

09:45 Emakumeak memoria sozialean sartzeak daukan garrantzia. Luz Maceira Ochoa, ikertzailea (gaztelania).

10:45 Emakumeen errepresioa. Memoriaren lengoaiak eta betebeharra. Pura Sánchez Sánchez, idazlea eta DBHko irakaslea (gaztelania).

11:30 Atsedena Kafea.

12:00 Nork eta zelan idazten da historia; emakumeak, ahaztuta. Emakumeek historian zehar izandako eskubideen analisia. Rosario Guerrero Martín, Emakumearen Institutuko Arlo Juridikoa (gaztelania).

12:45 Bideo-hitzaldia Alex Peña Carbonell, "Emakumea eta Memoria"ko Aholkulari teknologikoaren eskutik (gaztelania).

13:15 Mahai-ingurua, María Sierra Armasek dinamizatuta (Emakunde).

_____________

19:00-21:00 "Galdakaoko emakumeen berbak" dokumentala eta solasaldia. Parte hartzen dau: Momoak Elkarte Feminista.

15 Azaroa

9:30 Historiaren haria berreskuratzea. Marta Brancas Bilbao, kazetaria eta historialaria (gaztelania).

10:15 Mugimendu feminista, gatazkak, bake-prozesuak eta memoria historikoa. Olatz Dañobeitia Ceballo, ikertzailea (euskera).

11:00 Atsedena Kafea.

11:30 Emakumeak eta frankismoa Bilbo Handian. Errepresioa ahozko memoriaren argitan. Beatriz Díaz Martínez, ikertzailea eta idazlea (gaztelania).

12:15 Fabriketan lan egitea. Edesa eta Firestoneko emakumeen esperientzia. Arantza Ancizar Periañez, gizarte-hezitzailea eta antropologoa (gaztelania).

13:00 Mahai-ingurua, Eukene de Miguelen eskutik (EUDEL).

13:45 Jardunaldien amaiera eta horma-irudi grafikoaren aurkezpena.

Inskripzioak gaurtik hasita egin leiz web-orrian, prestatu dan banner-ean, edota Berdintasun Arloan.

Amaitzeko Bogoña Ormaetxek azpimarratu dauanez, "Azken batean, parte hartzen dabenek momentu historikoak berreraikitzea gura dogu, emakumeei ahotsa eta protagonismoa emonaz. Iruditzen jaku oso garrantzitsua dala historia birkontatzea eta emakumeak isiltasunaren zulotik ateratzea".

Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Prezioa / Kostua: Doan. Aurrez izen ematea