HELBURUA

Sustapen desberdinetako etxebizitzak eskuratzeko lehentasun-eskubidea lortzeko zozketan parte hartuko dutenen zerrenda egitea.

ESKURATZEKO BALDINTZAK

Izaera orokorrekoak:

  • Galdakaoko Udalerrian erroldaturik egotea.
  • Adin nagusia edo emantzipatua izatea.
  • Diru-sarrerak legeak ezarritako gutxieneko eta gehienekoaren artean dituela egiaztatzea.
  • Etxebizitzarik ez izatea.
  • Etxebizitzaren adjudikaziorik ez izatea.

Baldintza bereziak:

  • Plegura jo.

PROZEDURA

Etxebizitzetako bat eta dagozkien erantsiak erosteko lehentasun-eskubidea eskuratzeko pertsonen hautaketan parte hartu ahal izateko, dagokion eskabidea bete eta eskatutako dokumentuak erantsi behar dira.

Galdakaoko Udalak, eskabideetan alegatutako gorabeherak benetakoak diren bidezko egiaztapenak egin ondoren, eskabide-taldeak osatuko ditu.

Taldeak egin ondoren, Udaletxeko iragarki-oholtzan, hala nola udalaren web orrian (www.galdakao.net) jarriko dira ikusgai, lehentasun-eskubidea izateko interesa dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten, hala nola, behar denean, eskatutako osagarrizko dokumentazioa ekar dezaten.

Galdakaoko Udalak erreklamazioak ebatziko ditu eta deitutako etxebizitza-sustapenen behin-betiko taldeak egingo ditu.

Dagozkien taldeen etxebizitzetako lehentasun-eskubidea izango dutenen adjudikatarioak Notario aurrean egindako zozketa bidez hautatuko dira.

Zozketa-zenbakiak ausaz adjudikatu ondoren, zerrenda bakoitzean etxebizitzen lehentasun-eskubidea duten adjudikatarioak hautatzeko zozketa egingo da.

Hasierako adjudikatarioen zozketa amaitu ondoren, talde bakoitzeko itxaron-zerrenda egingo da. Adjudikazioetakoren bati uko egin, baja eman, Eusko Jaurlaritzaren aurrean baldintzak ez bete edo ebazpena izango balitz, adjudikatario berriak izendatuko dira zozketa bidez egin den itxaron-zerrendan dagoen ordenari estu-estuan jarraituz.

Etxebizitzak eskuratzeko lehentasun-eskubide honek eraginkortasuna izango du, okupazioa, transmisioa eta Oinarri hauetan berariaz jasota ez dauden zehaztasunen inguruan sustapen ofizialeko etxebizitzen araudia bete baldin bada.

ETXEBIZITZEN GEHIENEZKO PREZIOAK

Babes ofizialeko etxebizitzek izango duten gehienezko prezioak zehazten dituen Etxebizitza eta Herri Lan eta Garraioetako Sailburuaren 2010ko azaroaren 3ko Aginduz (EHAA-2010eko azaroak 18), BOEen sustapenetako gehienezko prezioak, 2010ko azaroaren 19tik hasita ondokoak izango dira:

- Etxebizitzak ........... 1.873,71 €/m2 erabilgarri.

- Erantsiak .................. 651,72 €/m2 erabilgarri.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

IDENTIFIKAZIORAKO

  • Bizikide-unitatean 14 urtetik gora daukaten kideen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
  • Famili Liburuaren fotokopia, adingabeko seme-alabak izanez gero.
  • Familia Ugaria egiaztatzen duen titulua, behar balitz.
  • Banatze edo dibortzio kasuan, adingabeko seme-alaben zaintza zuri dagokizula zehazten duen epai judiziala eta hitzarmen erregulatzailea, behar balitz.

EGOITZA egiaztatzeko

  • Erroldatze-egiaztagiria aintzinatasun-data adieraziz.
  • Zeu edo zeure ezkontidea edo bikotea atzerrian bizi diren euskal kolektibitateetako kideak zaretela egiaztatzea.

EZGAITASUNA egiaztatzeko

  • Mugikortasun urri iraunkorreko ezgaitasun fisikoa baduzula eta ezgaitasuna nolakoa den egiaztatzen duen agiria, dagokion organismoak emana.

DIRU SARRERAK egiaztatzeko (titular guztiena)

  • PFEZ aitortu baduzu edo aitortu behar baduzu, ondoko dokumentazioa aurkeztu behar duzu:
    • Etxebizitza-eskaera hau aurkezten denean mugaeguneratuta dagoen azken zergaldiko Persona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenen fotokopia/k, jatorrizkoarekin batera, erkatzeko.
    • Horretaz gain, kotizazio gabeko prestaziorik jasoz gero, dagokion egiaztagiria.
  • PFEZ aitortu beharrik ez baldin baduzu (eta aitorpenik egin ez baduzu)), jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzu:
    • Kasu guztietan,
      1. Zergaldi horretan (eskaera hau aurkezten denean amaituta dagoen azken ekitaldian) PFEZ aitortu beharrik ez duzula egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria.
      2. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako lan-bizitzako egiaztagiria.
  • Besteren konturako langilea bazara, zergaldi horretan kontzeptu guztiak direla-eta jaso dituzun sarrera gordinak adierazten dituen agiria, enpresak edo enplegu-emaleak egina.
  • Pentsioduna bazara edo bestelako beka, prestazio edo sorospenak (gizarte ongizatekoak barne) jasoz gero, dagokion egiaztagiria, ekitaldi horretakoa.