Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, herri-galdeketa bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak eragin ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek duten iritzia eskatuko zaie ondoko puntu hauei buruz:

  • Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  • Arauaren helburuak.
  • Konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Galdakaoko Udalak aurretiazko herri-galdeketa hau abiarazi du, gai honetan interesa duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek ekarpenak aurkez ditzaten ..........ra arte.

HILETA ZIBILAK EGITEKO ESPAZIO PUBLIKOEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA BERRIKO PROIEKTUAREN GAINEKO AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA

Jendartean eta gure herrian bertan elkarbizi diren erlijio desberdinek liturgia-ekitaldiak egiteko tokiak eta tenpluak dituzten bezala, funtsezkoa da erlijio-aitormenik ez duten herritarrei ere hiletak, erlijozkoak ez diren ospakizunak edo omenaldiak egin ahal izateko espazio publikoak izateko aukera eskaintzea.

Ekarpenak aurkezteko epea

2017/09/06 - 2017/09/27

Dokumentuek deskargatzea

Ekarpenak aurkezteko epea itxita