Aktak eta deialdiak

Hemiciclo

Udalaren web-orriko atal honetan ordezkaritza- eta udal kudeaketa-organoen deialdiak eta aktak jasotzen dira (prest daudenean): udalbatzaren osoko bilkura, informazio-batzordeak eta Gobernu-batzordea, herritarrek foro hauetan aztertzen diren gaien berri izan dezaten.

Ordezkaritza-organoen artean, udalbatzaren osoko bilkura da garrantzia handiena duena. Ordezkaritzaren adierazgarritasun handieneko organoa da, galdakoztarren ordezkaritza zuzenean hartzen du bere gain eta tokiko gobernu eta administrazioaren gai garrantzitsuenak erabakitzen ditu bere izenean.

Galdakaoko udalbatzak 21 kide ditu, alkate presidentea eta 20 zinegotzi, indarrean dagoen hauteskunde-sistemaz hautatuak izan direnak.

Udalbatzaren osoko bilkura, legegintzaldi honetan, hilaren azken ostegunean izaten da, 18:00etan, horretarako prestatuta dagoen Aretoan (beheko solairua). Osoko bilkura zabalik dago herritarrentzat, soil-soilik daukan tokiak mugatuta.

Bilatzailea